Nahiz eta arbel digitala erabiltzeko beharrezko ezagutza teknikoak minimoak izan, “arbel digitalaren aprobetxamendu didaktikoari” buruzko 2 edo 3 orduko ikastaro bat burutzea komeni da ( arbel digitala duen ikasgela batetan). Ikastaroak ondorengoa barne hartuko du: - Arbel digitalaren sistemaren eta orokorrean bere aukeren aurkezpena. - “Gida tekniko” batetan laburtzen diren aspektu teknikoak: konexioa, Interneten nabigazioa, irudi eta dokumentuen atzematea, inprimaketa… - Arbel digitalaren erabilera on batetarako printzipio pedagogikoak. Ikasleen ikaskuntzan zentraturiko marko batetan irakaslearen lan kontestualizatzaile, orientatzeaile eta azken finean mediatzailetik abiatuz ikasleen elkarrekintza, lankidetza eta autonomiaren garapena bultzatzen duen “ MIE-CAIT irakaskuntza eta ikaskuntza eredua “ aurkezten da. - Arbel digitalaren erabilerarako proposamen didaktikoak, hau da, “ erabilera ereduak”. Hauek zabalduz doaz sistema teknologiko hau erabiltzen duten irakasleen ekarpen eta komentarioekin. - Gai eta kurtso bakoitzerako “ hezkuntza intereseko web orrien listatu” , “entziklopedia birtual kolaboratzaile “ eta irakasleak ekarriz doazen eta buletin informatzaile periodikoen bidez “arbel digitalaren erabiltzaileen komunitate birtualen” bidez zabaltzen diren beste laguntza material batzuk bezalako errekurtso curricularrak. Ikastaro honen ostean, aholkularitza jarrai baten zerbitzuak eta formazio eta jarraipen bilera seminario batzuen burutzapenak, heziketa eszenatoki berri honetaranzko irakasleen egokitzapena erraztuko du, aurkituz joango diren eduki eta metodologiak konpartitzea ahalbidetuko du eta sistemaren posibilitateen aprobetxamendua eta honen ondorioz ematen den aldaketa metodologikoa orientatuko du.
Arbel digitalaren erabilera eredu guztiak irakasle edo ikasleek eskaintzen duten edo Interneten eskuragarri dagoen mota guztietako informazioa ikasgelan kolektiboki aurkezteko bere gaitasunean oinarritzen da.
Asko dira arbel digitalaren erabilera eta aprobetxamendu didaktikoaren aukerak ikasgelan. Ondoren eraginkortasuna frogaturik duten proposamen batzuk aurkezten dizkizuegu:
• 1. EREDUA: Irakasleriaren azalpenei laguntza. Irakasleek web orriak eta eskaintzen dituzten beste material digital batzuk proiektatuaz euren azalpenak berma ditzakete: irudiak, eskemak, simulazio birtualak, bideoak, ikuspuntuak, pentsa digitaleko berriak, instituzio eta enpresen aurkezpenak, ipuinak , jokoak… Bideo, CD-ROM, DVD euskarridun materialak edota telebista programak ere proiekta ditzakete noski.
Irakasle bakoitza bere arlorako interesgarriak diren web orri berriak deskubritzen joaten den heinean, bere apunte eta errekurtso tradizionalekin batera erabili ahalko ditu. Bere ikasleei gaiak arbel digitalaren bidez aurkeztuaz adibideak eta gaurkotasunari erreferentziak ekarriko ditu. Multimedia errekurtso barietate handi honek, ikasleen motibazioa piztu eta euren arreta mantentzeaz gain, euren interesekin konektatzeko aukera gehituko du, dibertsitatearen trataera erraztuaz.
Arbel digitalaren erabileraren adibide bat Ferran Ruiz-ek (1999) deskribatzen du “Revista de Física”- n:
Eszenatoki honetan, Internet, ikasleen egin beharreko azalpenetarako instrumentu gogoena bilakatu daiteke. Java miniazalpenenek laborategian lorturiko datu esperimentalekin grafikoak buru ditzakete edota simulazioetako parametroen sarrera interaktiboaren bidez mugimenduan dauden gorputzen propietate dinamikoak demostratzen lagundu. Bideoko clip batek, media banku batetatik deskargaturik eremu magnetiko batetan dagoen partikula baten portaera ilustra dezake. Web orrialdeek azaltzen ari diren kontzeptuak laburtu ditzakete. Ikasleen lanerako ariketa eta proposamenak inprima daitezke. Gainera, sareak material osagarri eta lan unitateak eduki ditzake ikasle aurreratuenentzat… Irakasle zein ikaslearentzat errealitate berri baten aurrean gaude: ordenagailu eta Internetaren errekurtso amaigabedun unibertso batetaranzko sarrera. Internet- a hezkuntzan artxibo globala izango da.
• 2. EREDUA: Dibertsitatearen tratamendurako jarduera eta errekurtsoen aurkezpena. Ikasgelan kolektiboki aurkezteko errekurtso gehiago izatean, irakasleriak ikasleen ezberdintasun indibidualei erantzun hobe bat eman diezaioke bere azalpenetan ( batzuk bisualagoak, besteak abstraktuagoak, estilo kognitibo ezberdin ugarirekin…)
Bestalde, irakasleek web orriak eta euskarri audiobisual edo multimediadun beste material batzuk ( bideoak, CD/DVD ) aurkeztu ditzakete baita ere, eta hauen bidez ikasleak jarduera pertzeptibo edo boluntario, indibidual edo taldeko zehatzak burutzera orienta ditzake. Kasu batzuetan, ikasle batzuei ezagutza zabalkuntza edo errefortzurako jarduera zehatzen burutzea proposatuko zaie. Jarduera hauek Internetetik eskuragarriak izango dira eta askotan auto-zuzentzaileak.
• 3. EREDUA: Ikasleen aldetik errekurtsoen aurkezpen publikoa. Ikasleek, irakasleak klasean landuko diren ondorengo gaietaz informaturik, Interneten materialak ( informazioa, programak, jokoak…) eta tematika honekin erlazionaturiko beste errekurtso batzuk (programa ofimatikoak, CD-ROM, DVD…) bila ditzakete eta irakasleak adieraztean euren ikaskideei aurkeztu.
Honela, Interneten ikasten ari diren gaiei buruzko informazio bilaketa lan bat burutzeaz, informazioa irakurtzeaz, ulertzeaz, baloratzeaz, hautatzeaz…gain, topatu dituzten materialak euren ikaskideei aurkeztu eta azaltzeko aukera izango dute. Modu honetara, ikaskuntza errazten duten jarduera ugari garatzen dituzten ikasleek : informazio bilaketa eta hautaketa, ezagutzen lanketa, emaitzen aurkezpena, ebaluazioa. Irakasleriaren papera entzun eta kolaboratzearena izango da, eta kasua emanez gero, ikasleen azalpenak zuzendu edota osatzearena.
• 4. EREDUA: Taldean buruturiko lanen aurkezpen publikoa. Irakasleriak web orri edo multimedia aurkezpen formatuan, talde lanen burutzea eska diezaieke ikasleei, eta ondoren, saio bat eskain dezake talde bakoitzak gainontzekoei buruturiko lana aurkezteko.
Proposamen honetatik aurrera ikasleek ikertzea, ideiak konpartitzea, esanahiak negoziatzea, trebetasun sozialak garatzea, ezagutzak lantzea, aurkezpen bat diseinatzea etab. ahalbidetuko dien talde lan bat burutuko dute lehenik eta behin. Ondoren, euren adierazpen eta komunikazio trebetasunak praktikan ezartzea ahalbidetuko dien jarduera expositibo bat garatuko dute.
Gainera, talde bakoitzak aurkezturikoak gainontzeko guztientzako errepaso moduan balio du eta zerbait zuzendu edo gehitu nahi duten ikasleen parte hartzea errazten du. Irakasleak aproposak deritzen aspektuak zabalduko ditu baieta ere, eta exposatzen denaren zuzenketa eta balorazioa publiko bat burutuko du.
• 5. EREDUA: Debateetan apoiloak: irakasle eta ikasleen erabilera konjuntoa. Arbel digitala, informazioa azaldu eta komentatzeko eta talde eginkizun eta lankidetza eginkizunak aurrera eramateko erabil daiteke: adibidez , aurretik prestaturiko debate batetan,irakasle eta ikasleek Interneten euren argumentuak justifikatzeko datuak bila ditzakete.
Modu honetara, arbel digitalaren erabilerak elkarrekintza eta eztabaida erraztuko du ikasgelan. Gainera, “errelatore” bat ikasleen ekarpenak jasotzen joan daiteke testu editore batekin eta arbel digitalaren bidez proiektatua denaz, azken erredakzioaren negoziazio kolektiboa erraztuko da.
• 6. EREDUA: Ordenagailuaren txokoa. Bideo proiektatzailea konektatu gabe eta guzti, sistema informatikoak ( ordenagailua, inpresora, eskanerra…) ikasgelako ikasleen kulturartekotasuna eta dibertsitatean arreta jartzen lagunduko du.
Behar dutenean informazio iturri eta komunikazio kanal moduan indibidualki edo talde txikian ikasleek eta irakasleak erabili ahalko duen mundurako leiho ireki moduko bat izango da. Dokumenturen bat burutzeko, irudiak digitalizatzeko, inprimatzeko etab. erako ere balioko du. Eta puntualki, eta irakaslearen instrukzioak jarraituz, errefortzu edo ezagutza zabalkuntza programa didaktikoekin lan egiteko erabili ahalko dute ikasle taldeek.
• 7. EREDUA: Egunkaria ikasgelan eta dibertsitate eleanitza. Egunero klasea asteko modu on bat ( bereziki Lehen Hezkuntzan eta DBHen ) ikasleekin prentsa elektronikoak eskaintzen dituen berriak errebisatu eta gaurkotasun gaiak eurekin komentatzea izan daiteke: galderak erantzutea, egunkari ezberdinek esaten dutena kontsultatu eta Interneten informazioa zaldu, konfliktoen jatorria bilatu eta debatitu, epaitu eta erreferentzi den balore sistema esplizitatu… Gainera, kanpoko prentsa ere kontsulta daiteke, honek hizkuntzen ikaskuntzari eta ikasgeletako kulturarteko dibertsitatearen eta dibertsitatea eleanitzaren tratamenduari lagun diezaiokeenarekin.
Eta gero eta omnipresenteagoa den teknologia hau gehiago aprobetxatzeko, goizeko teleberri eta Interneteko presako titularretako informazioetatik abiatuz ikasleekin berriak eurek aurkeztuko dituztela ados dezakegu, egunero talde ezberdin batek. Oraingoan, irakaslearen papera gainbegiratzea, debatea bultzatzea, orientatzea… eta amaieran komenigarriak iruditzen zaizkion berrien errebisioa burutzea izango da.
Zein urrun geratzen den ikaslea betiko gaiei buruzko , betiko lezio magistralen errezeptore pasibo bat zen eskola hura!
• 8. EREDUA: Ikasgelan komunikazio kolektibo eta bideo konferentziak on- line. Burutzea egokia den momentuan, arbel digitalarekin posta elektroniko , chat edo bideo konferentzien bidez munduko edozein lekutako ikasle, irakasle edo adituekin komunikazioan ezarri ahalko da. Eta gela osoak parte hartu ahalko du, bidali edo jasotzen diren mezuak ikusi edo entzunaz.
• 9. EREDUA: Ikasgelan jarduera eta beste lan kolaboratzaile batzuen burutzea. Irakasleak on- line edo disko euskarrietatik multimedia jarduera interaktiboak proiekta ditzake. Ikasle edo ikasle multzo zehatz bati ariketa konkretu bati buruzko galderak egin diezazkioke eta ikasle ugariren ikuspuntu aldenduei buruzko eztabaidak bultzatu esaterako. Ikasgela taldetan banatu eta talde bakoitzari soluzio bat bilatzeko eska diezaioke,eta hau, erantzuna ordenagailuan sartzean baieztatuko da. Irakurketa interaktibo kolektiboak egin daitezke…
Zenbait ikaslek beren txanda edota beste batzuk euren lana amaitzea itxaroten ezer egin gabe egon behar izaten duten itxarote denbora luzeegiak ez emateko moduan antolatu behar dira jarduerak. Honek, aspertzea eta gaian duten kontzentrazioa galaraztea ekarriko baitu.
Txikienek ere lan kolaboratzaile asko burutu ditzakete. Ikasgelan arbel digital bat izanez gero, jarduera indibidual asko ( ipuin interaktibo bat, clic aktibitateak…) jolas kolektibo bihur daitezke.
• 10. EREDUA: Ikasgelan jardueren zuzenketa kolektiboa. Arbel digitalaren laguntzarekin, ikasgelan ariketen taldekako zuzenketa ( ingelesa, matematikak …) oso arina izaten da. Irakaslea (edo ikasleak irakaslearen laguntzarekin arbel digitalean) ariketak komentatzen joan daiteke, eta guztiek interbenitu dezakete euren duda, ideia eta objekzioekin.
• 11. EREDUA: Galdera ez aurreikusiak. Edozein momentutan ikasleei interesatzen zaizkien edozein motatako galderak suertatzen direnena, eurei buruzko informazioa bila daiteke Interneten ( ikasleek irakaslearen laguntzarekin arbel digitalean ) eta elkarrekin komenta ditzakete.
Naiz eta, arbel digitalaren erabilera orokorrean irakasleak aurretik programatu, ikasgelan azpiegitura hau badago, askotan klasearen garapenena bere erabilera inprobisatua eskatuko duten egoerak emango dira.
• 12. EREDUA: Arbela “berreskuragarria”. Testu editore eta arbel digitalaren laguntzarekin, irakasleak idazten duen edozein informazio proiekta dezake ( definizioak, eskemak, eragiketak…) ohiko arbel batean egingo balu bezala.
Abantaila higienikoetaz, hitz eta kolore gehiago erabiltzeko aukeraz, testuak berrukitu eta mugitzeko erraztasunaz… gain, arbel honen edukia ( azken finean erabiliko den testu editorearen artxibo bat ) diskoan bildu daiteke eta ondorengo sesio batetan erabili ( adibidez aurreko egunean egin zena gogoratu edo ondorengo klaseetan erabiltzeko ). Klasera joan ezin izan duen ikasleren bati edo gela osoari bidali daitekek posta elektronikoz baita ere. Eta noski, inprimatu eta ikasleen artean bana daiteke paperean.
• 13. EREDUA: Sintesi bateratua. Arbel digitala ikasgelan edozein gairi buruzko sintesi bateratuak burutzeko aprobetxa daiteke. Ematen ari diren gaiari buruz euren ideiak portatzera animatzen dira ikasleak “errelatore” batek testu editore batean jasotzen dituen bitartean. Arbel digitalarekin buruturiko bere proiekzioak sintesiaguztien artean behatu eta azken erredaktatua negoziatu ahal izatea errazten du.
• 14. EREDUA: Kulturartekotasuna ikasgelan. Ikasle kanpotarrei Interneten euren herrialdeei buruzko informazioa , bereziki grafikoa bilatu eta gainontzeko ikaskideei hurrenez hurreneko egunetan aurkeztuko dieten multimedia aurkezpen bat prestatzeko eska daiteke.
Multimedia aurkezpena taldean prestatzea komeni da; adibidez, ikasle kanpotar bakoitzak bertako laguntzaile bat izan dezake.
• 15. EREDUA: Programa informatikoen erabilerari buruzko ikaskuntza. Informatika gelan arbel digital bat eduki ezkero programa informatikoen maneiuari buruzko irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak asko errazten dira. Arbel digitalaren bidez, formatzaileak ikaskuntza objektu den programarekin emaniko bere elkarrekintzaren emaitza azaltzen joan daiteke ikasleak euren ordenagailu aurrean ekintza hauek errepikatzera eta emaitza berberak lortzen dituztela konprobatzera animatzen dituen bitartean. Ikasleei errazago egiten zaie burutu behar dutena “ikustea”, irakaslearen ahozko instrukzioak “entzutea” baino.
• 16. EREDUA: Arbel digitala eta zentroko intraneta (Ramón Salaren ekarpena). Zentroak intranet bat badu (Interneti konektaturik ), arbel digitala irakasle (material didaktikoak ) eta ikasleek (lanak)gairako interesgarria den Interneten bilaturiko errekurtsoetatik, editorialetatik datozen materialetatik…eraturiko informazioaren “birjarpen” moduan jokatzen duen sare honenleiho bat bihurtzen da. Gainera, zentroko intranetak arbel digital modu asinkrono batean esplotatzea ahalbidetzen du: irakasle batek ikasleekin ikasgelan erabiltzen duen bitartean, beste bat irakasle gelan materialak eratzen egon daiteke, eta zenbait ikasle informatika gelan aurkezpen bat prestatzen egon daitezke… ; eta material guzti hauek, arbel digitalarekin erakutsiko dira bere momentuan.
Marko honetan, arbel digitalaren erabilerak ez du ekintza didaktikoa soilik birplanteatzen,irakasleak klasea prestatzeko modua ere. Orain asko ordenagailuaren bidez emango ditu, eta sortzen duen materiala zentroko intranetean utziko du, hemendik ikasleei erakutsiko dielarik. Gainera, sarearen existentziak irakasleen arteko lankidetza lana dakar; imajina dezagun esaerako, fisikako irakaslea kalkuluko arazo bat errepasatzeko matematikako irakasleak buruturiko material bat erabiltzen… Gertaera hau, kooperazio fenomeno moduan duen esanahiaz gain, ikasleen ikaskuntzan lagunduko duen trataera bateratu bat dakar.
• 17. EREDUA: Webcam-a eta eskanerra. Webcma edo eskaner baten laguntzaz, edozein dokumentu aurkeztu daiteke arbel digitalaren bidez. Hautxikienen lanak ( Haur Hezkuntza) elkarrekin komentatzeko, koadernoan buruturiko lan guztien artean errebisatzeko… bereziki erabilgarria izan daiteke.